Herriko zenbait lekutako jarlekuak aldatzen eta berriak jartzen ari da Ondarroako Udala

0

Ondarroako Udalak herriko zenbait puntutan jarlekuak aldatzen edota berriak ipintzen ari da. Jarleku berriak lehengoak baino altuagoak dira, jartzea eta altxatzea errazagoa izateko, batez ere pertsona nagusiekin pentsatuz.

Leku hauten ipini dira edo ipiniko dira jarleku berriak: lau jarleku Itsasaurren erreka parean, Kalatraba zubiraino, jarleku bat Kamiñaldeko aparkalekuaren parean, auzotarrek horrela eskatuta, bi jarleku berri Artibai egoitzaren kanpoaldean, beste bat Kamiñazpiko frontoian eta dozena bat Zaldupeko zubitik hasi eta Ibaiondoraino doan beheko pasealekuan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina