Azken aldian herriko txoko batzuetan etxeko zamarrak (errefusa) kaleko zakarrontzietan agertu dira, Iturribarrin esaterako. Ondarroako Udalak gogoratu nahi du debekatuta dagoela etxeko zamarrak kaleko zakarrontzi arruntetan uztea eta derrigorrez edukiontzietan utzi behar direla.
Zamarrak ontzietatik kanpo uzteak areagotu egiten du arratoiak edo intsektuak agertzeko aukera.
Traste zaharrak. Bestalde, udalak gogorarazi nahi du traste zaharrak ezin direla edonoiz eta edonon atera. Lea-artibai Amankomuazgora deitu behar da eta eurekin adostu behar da traste zaharrak noiz atera eta non laga. Horretarako 900 10 48 78 telefono zenbakira deitu behar da.