Aurrera jarraitzen dute Plaiko Zubia eraberritzeko lanek Orion enpresan

0

Ondarroako Plaiko Zubiaren eraberritze lanek aurrera jarraitzen dute. Eraberritze lanak Galdakaoko Orion enpresari esleitu zizkion Bizkaiko Foru Aldundiak; eta erakunde haren arabera, zailtasunak zailtasun, uda amaierarako aurreikusten dute zubia bere lekuan egotea.

Data hori bete ahal izateko, baina, aurreikusi bezala joan behar da prozesu guztia. Aldundiko ordezkariek zehaztu dute uste baino zailagoa ari dela izaten eraberritze prozesua, zubiaren egoera oso txarra zen eta.

Plaiko Zubia, desmuntatuta, Alamedan.

Ondarroako Plaiko Zubia 1927koa da. Bizkaiko Foru Aldundiak egin zuen, garai hartako Ondarroako alkate Celedonio Arriolaren eskariz. Hiru arrazoi eman zituen udalburuak eskaria egiteko: herrian zegoen udatiarren kolonia nabarmena, hondartzen erakargarritasuna garaiko gizartean eta hondartzaratzeko bitartekoen egoera deitoragarria: batetik, itsasadarra zeharkatzeko potina garestiegia zelako herritar apalentzat eta bestetik herritik bide luzea egin eta gero herri gainean dagoen Arrigorriko bihurgunetik bide zidor malkartsu batetik jaitsi behar zutelako.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina