Ondarroako Helduen Ikastetxea ezagutarazteko batzar informatiboak antolatu dituzte

0

Ondarroako udaletxe zaharrean dagoen Helduentzako Ikastetxeak bere eskaintza eta funtzionamendua ezagutzera emateko batzar informatiboak antolatu ditu otsailaren 20rako, osteguna. Goizeko batzarra 10:30ean izango da eta arratsaldekoa, berriz, 17:30ean.

“Ondarroako Helduen ikastetxea herri mailan ezagutaraztea da helburua. Ondarroako Helduen ikastetxeko hezkuntza eskaintza zein den azalduko dugu laburbilduta batzarrean, eta gure ikasleak eta etorkizuneko ikasleak daude gonbidatuta”, azaldu dute.

Edozein zalantza argitzeko zuzendaritzako telefonoa ipini dute erabilgarri: 946270025.

  • HEZKUNTZA ESKAINTZA: arautua eta ez-arautua: IKUSI HEMEN.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina