Bertso ikastaroa antolatu du Ondarroako Udalak 16 urtetik gorakoentzat

0

Azken urteetan antolatutakoari jarraituz aurten ere Bertso ikastaroa antolatu du Ondarroako Udalak. 16 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da. 15 egunetik behin batuko dira bertsozaleak Guzur Etxean, asteartetan, arratsaldeko 18:30etik 20:30era, bi orduko zortzi saio.

Izena emateko aukera martxoaren 15era arte egongo da zabalik, kultura saileko 946833669 telefono zenbakiaren bitartez (goizetan) edo jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora idatziz. Ikastaroan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina