UEMAk antolatutako ‘Salto!’ gazteentzako topaketak Ondarroan edukiko du geralekua, Zumaiatik Lekeitiorainoko bidean

0

Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak aurkeztu zituzten iragan astean Zumaian eta Ondarroako Udalaren izenean bertan egon zen Eneritz Basurko alkateordea. Zumaiatik Lekeitiorako ibilbidea egingo dute parte hartuko duten gazteek, ekainaren 29tik uztailaren 5era. Ondarroara Debatik iritsiko dira ekainaren 30ean, eta bi gau Gaztelekuan igaro ostean hartuko dute Lekeitiorako bidea, uztailaren 2an.

UEMAk antolatu ditu topaketak, “gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko”, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Zumaia, Deba, Lekeitio eta Ondarroako udalen laguntzarekin. 50 lagunentzako lekua izango da, eta martxoaren 31 bitartean zabalik dago izena emateko epea.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen UEMAk duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

UEMAren informazio osoa eta izen ematea:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina