Artibai Egoitza ixtea erabaki du Ondarroako Udalak, egoiliarren osasuna babesteko asmoarekin; soilik egoiliarrak eta langileak sartu ahalko dira

0

Ondarroako Udalak Artibai egoitza ixtea erabaki du egoiliarren osasuna babesteko asmoarekin. Egoitza ixteko erabakia udalarena izan da osotasunean eta helburua egoitzara Koronabirusa sartzea saihestea da. Aste hasieratik osasun sailak agindutako protokoloa martxan badago ere, udalak segurtasun neurriak areagotzea erabaki du.

Ez da inork agindutako erabakia izan egoitza ixtearena, baina Ondarroako Udalak inoren zain egon gabe erabakia hartu eta egoitzea ixtea dela onena uste du, Koronabirusa egoitzan sartzeko neurri guztiak gutxiegi izan daitezkeelako arazoaren larritasuna ikusita.

[UDAL BANDOA: Artibai egoitza itxi egingo da]

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak erabakia irmoa dela esan du, eta egoitzako zuzendaritzak atzo jarri zituela bai egoiliarrak eta bai senideak jakinaren gainean. Egoitza ixteak esan nahiko du barrura soilik langileak sartu ahalko direla, protokoloak agindutako neurriak betez beti ere, eta egoiliarrak ere ezingo dira bertatik atera.

Egoiliarrentzako itxiko den gunea.

Erabakia egoiliarrentzat zein senideentzat gogorra izan daitekeela ikusita udalak egoitza aurreko plaza itxiko du eta bertan bakarrik egoiliarrak egon ahalko dira. Senideek egoiliarrekin hitz egin ahalko dute kanpoan baina segurtasun distantzia mantenduz. Leku horretatik igaro nahi duten herritarrek egoitza atzeko kale zidorretik igaro beharko dute.

Egoiliarrengana egoitza barrura sartzea soilik kasu oso berezietan baimenduko da, eta baimen hori bakarrik egoitzari dagokio. Senideek egoiliarrekin hitz egiteko betiko telefonoa edukiko dute eskuragarri: 946833231.

‪Koronabirusari aurre egiteko neurrien artean, Eusko Jaurlaritzak Eguneko Zentroak ixtea erabaki du, beraz, astelehenetik aurrera itxita egongo da Ondarroako Eguneko Zentroa.‬

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina