Osasun sailaren gomendioei jarraituz, Ondarroako Udalak hilerria ixteko erabakia hartu behar izan du. Beraz, gaurtik (martxoak 17) eta larrialdi egoeratik atera arte hilerria itxita egongo da. Hilerria bakarrik hiletak daudenean zabalduko da, eta bakarrik senide eta gertuko lagunak sartu ahalko dira.
Erabaki honen helburua herritarren artean Koronabirusa hedatzea saihestea da, gainontzeko instalakuntza publiko guztien itxierarekin bezala.