Amankomunazgoak ez du traste zaharren bilketarik ez du egingo alerta egoerak irauten duen bitartean

0

Lea-Artibai Amankomunazgoak hondakinen bilketa, garraioa eta kudeaketa egiterako orduan zenbait neurri hartu behar izan dituela eman die jakitera berau osatzen duten udalei. Alerta egoerak jarraitzen duen bitartean, eta egoera aldatzen ez bada behintzat, honela kudeatuko dute hondakin bilketa:

  • Errefusaren bilketa: ohiko zerbitzua.
  • Paper/kartoi bilketa: ohiko zerbitzua.
  • Organikoaren bilketa: ohiko zerbitzua.
  • Traste zaharren bilketa: ez da txandarik emango eta ez da zerbitzurik eskainiko.

Bestalde, alarma egoerak jarraitzen duen bitartean hondakinak biltzeko puntu mugikorraren zerbitzua (hilabetero Alamedan egoten dena) ez dela martxan egongo esan du Amankomunazgoak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina