Hiletak egiteko protokoloa berritu behar izan du udalak, martxoaren 29ko SND/298/2020 agindua betez

0

Aginduaren arabera Ondarroako hilerrian hiru lagun sartu ahalko dira bakarrik hildakoari azken agurra ematera. Era berean, hildakoaren gaubeilak egitea edo edozein erlijio-kultu bidezko agurrak ere debekatuta daude larrialdi egoerak iraun bitartean. Hileta zeremonia zibilak egitea ere debekatuta dago eta azken agur horiek alarma egoera amaitu ostean egin ahalko dira.

Covid19 birusak hildako pertsonen kasuetan, senide eta lagunak ezingo dira lurperatzera joan.

Informazio gehigarria martxoaren 30eko Espainiako Boletin Ofizialean: Orden SND/298/2020, de 29 de marzo, por la que se establecen medidas excepcionales en relación con los velatorios y ceremonias fúnebres para limitar la propagación y el contagio por el COVID-19.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina