Hilerria zabalik egongo da astelehenetik aurrera, ordutegiekin

0

Larrialdi egoera aurrera doala ikusirik, eta beti ere osasun arloko adituen gomendioak jarraituz, Ondarroako udal hilerria zabalik egongo da astelehenetik aurrera (maiatzak 25). Nahiz eta hilerria zabalik egon, gogoratu bi metroko segurtasun tartea zaintzea eta hori ezin den kasuetan maskarila erabiltzea. Leku publikoa denez oso garrantzitsua da eskuak garbituta joatea eta bertatik bueltatzean ere eskuak garbitzea.

ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik barikura: goizeko 08:00etatik 12:00etara.
  • Asteburuetan: goizeko 09:00etatik arratsaldkeo 18:00etara.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina