Herriko igogailu publiko guztiak egunero zabalduko dira goizeko 08:00etatik gaueko 21:00etara

0

Larrialdi egoera kudeatzeko Ondarroako Udalaren Koordinazio Mahaiak asteleheneko batzarrean hartu zuen erabakia: herriko lau igogailu publikoak egunero zabalduko dira, astelehenetik domekara, goizeko 08:00etatik gaueko 21:00etara. Bihar jarriko dira martxan igogailu guztiak.

Tarte horretan, egunean hirutan garbituko dira igogailuak, goizean, eguerdian eta arratsaldean, eta horrez gain herritarrentzako gel hidroalkoholikoa ere egongo da eskuragarri igogailuan bertan. Gela datorren astean ipiniko da. Igogailuak zabaltzeko prozesua apurka-apurka joan da aurrera, infektatzeko foku handi bat izan daitekeelako. “Irekiera partzialak egiten aritu garen prozesu honetan herritarrek zentzuz eta modu onean erabili dituzte igogailuak, eta horrek egunero zabaldu ahal izateko bermea eman digu”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. “Guk ere badakigu zein garrantzitsuak diren igogailuak herritar askorentzat, batez ere nagusienentzat, baina segurtasunaren izenean eta herritarren osasuna bermatzeko apurka-apurka joan gara igogailuak zabaltzen”.

Egunero zabalik egon arren, herritarrek arau berdinak betetzen jarraitu beharko dute igogailuak erabiltzeko, segurtasuna ahalik eta handiena izateko:

  • Igogailua banaka erabili behar da, salbuespenak salbu.
  • Igogailuaren zain zaudenean, mantendu bi metroko distantzia.
  • Maskarila erabiltzea gomendatzen da.
  • Lehentasuna, benetan beharrizana daukaten pertsonek dute.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina