Arrigorri hondartzan aldagela egokitua egiten ari da udala; uda sasoian aniztasun funtzionala dutenetzako eta neguan bodyboarderrentzako

0

Ondarroako Udala aldagela egokitua egiten ari da Arrigorri hondartzan, txiringitoa, Gurutze Gorriaren postua eta komunak dauden eraikinean. Udako denboraldian, beharrizan bereziak dituzten pertsonentzako aldagela egokitua izango da eta negu sasoian, ostera, bodyboarderrentzako aldagela.

Arrigorrin aritzen diren bodyboarder batzuk. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Udalak, hondartzan ikusten zituen bi hutsune bete nahi izan ditu horrela: “alde batetik beharrizan berezian dituzten pertsonentzat egokitutako aldagela baten beharrizana ikusten genuen, eta bestetik, uste genuen, neguan Arrigorri hondartzan bodyboard egiten aritzen direnek ere leku bat behar zutela aldatzeko eta gauzak uzteko”, esan du Eneritz Basurko Pagoaga Hirigintza zinegotziak. Bi oinarri horietatik abiatuta, eta ikusita biak uztartzea posible zela, espazio berri bat sortu da: “lekua egon bazegoen, baina moldatu egin behar zen. Aldagela egokitua prestatu dugu, dutxa ere badauka eta espero dugu prest egotea hondartza denboraldia hasterako”.

Udalak, Karenka elkartearekin hainbat ibilaldi egiten ditu urtean irisgarritasuneko gabeziak bilatu eta horiek konpontzen joateko, apurka-apurka Ondarroa irisgarriagoa izateko. Aldagela egokituaren proiektua ere Karenka elkartearekin egin da.

Arrigorri hondartza eta badia.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina