Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Bertso Topaketa egingo dute astelehenean, YouTubetik, online

0

Larrialdi egoerak sortutako egoera dela eta Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek egin beharreko Bertso Topaketa online egingo dute astelehenean (ekainak 8); topaketa hau Bertsolaritza ikastetxeetan proiektuaren baitan dago; urte guztian landutakoa plazaratuko dute astelehenean. Hemen ikusi ahalko da, zuzenean:

Zaldupe eskolako eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sustatutako proiektuari amaiera emango diete, aurtengoz behintzat, proiektuari, eta amaitzeko ohiko topaketa egingo dute. Bertsolariak, abeslaria eta bertsolaritzako irakasleak zuzenean arituko dira online saio batean.

Ondarroako Udalaren iritziz, proiektu hau euskara, kultura eta hezkuntza uztartzeko baliabide aparta da eta eskertuta dago bai Bertsozale Elkarteari eta baita ikastetxeetako ikasle zein irakasleei.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina