Kukaña inguruko aparkalekua oinezkoentzako leku bihurtuko da astelehenetik aurrera

0

Uda iristearekin batera, herriko gazteen jolasleku garrantzitsuenetako bat den kukañak berebiziko garrantzia hartzen du. Hori dela eta, Ondarroako Udalak, azken urteetan egin bezala, kukaña inguruko aparkalekua hustu eta oinezkoen gune bihurtuko du astelehenean. Helburua kukañan ibiltzen diren gazteak modu seguruan aritzea da, eta ez ibilgailuen joan etorriaren tartean ibiltzea.

Beraz, ibilgailua bertan aparkatuta duten herritarrek kotxea kendu beharko dute ekainaren 15era (astelehena) orduko.

Gazteak kukañan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina