Alde Zaharra oinezkoentzako izango da uda sasoian egunero, 13:30etik aurrera

0

San Inazio kalea (Zeledonio paretik aurrera) eta Nasa kalea oinezkoentzako guneak izango dira astelehenetik (ekainak 15) irailaren 15era, hau da, uda sasoian. Gune hori oinezkoentzako bihurtuko da eguerdiko 13:30etik aurrera, astelehenetik barikura.

Zapatuetan, ordu hori aurreratu egingo da eta 12:00etatik aurrera izango da oinezkoentzako gunea. Igande eta jai egunetan, egun osoan izango da oinezkoentzat, orain arte bezala.

Uda sasoian bada ere, herria gehienbat oinezkoentzako izan behar da udalaren iritziz eta hori dela eta hartu da erabakia. “Ibilgailuek hartu duten espazioa, uda sasoian bada ere, oinezkoentzako izan behar da”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Eneritz Basurko Pagoaga Hirigintza zinegotziak gaineratu du bertako bizilagunek kontrako noranzkoan sartzeko aukera edukiko dutela, erosketak uzteko esaterako. Horrez gain, etxeren batera lanera doazen gremioetako langileek ere sartzeko aukera edukiko dute, materiala uzteko edo jasotzeko.

Herri Busa. Alde Zaharra astegunetan oinezkoentzat izango denez 13:30etik aurrera eta Herri Busa astelehenetik aurrera udako ordutegian hasiko denez funtzionatzen, Herri Busak egunean egiten duen azken bidaia (Ibaiondo-Itsasaurre, 15:00etan) herriaren kanpoko aldetik egingo du.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina