Ibilgailuak abandonatuta ez uzteko doako zerbitzu berria eskainiko du Ondarroako Udaltzaingoak

0

Hainbat ibilgailu abandonatzen dira herriko kaleetan, automobil zein motor. Horren aurrean, doako zerbitzu bat eskaintzen hasiko da Ondarroako Udaltzaingoa urriaren 1etik aurrera.

Herritarren batek, edozein arrazoi dela medio, autoa edo motorra abandonatu nahi baditu, aukera izango du zerbitzu hori Udaltzain-gotik kudeatzeko, doan. Zerbitzu horretaz baliatu ahal izateko, Udaltzaingoaren bulegora joan eta honakoak utzi behar dira bertan: zirkulazio baimena, ITVaren ziurtagiria, ibilgailuaren titularraren NAN fotokopia eta ibilgailuaren giltz guztiak. Hortik aurrera Udaltzaingoak edukiko du ibilgailu horren ardura, eta bera arduratuko da ibilgailua kaletik kentzeaz eta txatartegi edo beste gune baimendu batera eramateaz.

Abandonatutako ibilgailuak. Ibilgailuak bide publikoetan abandonatzea ez dago baimenduta, eta horregatik, abandonaturik dauden ibilgailuen zerrenda bat egingo du Udaltzaingoak. Ibilgailu horien jabeekin harremanetan jarriko dira zer egin erabakitzeko, eta bestela, bide publikotik kenduko ditu. Abandonatuko ibilgailuak kendu eta aparkalekuak libre uztea da zerbitzu berriaren helburua.

Abandonatutako ibilgailu bat, Zaldupeko aparkalekuan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina