2015eko Augustin Zubikarai saria irabazi zuen Miren Gorrotxategiren ’33 ezkil’ lanean oinarritutako ‘Hil kanpaiak’ filma aurkeztu dute gaur Donostiako Zinemaldian

0

 

Miren Gorrotxategi, liburuaren aurkezpena egin zuen egunean, 2016ko urrian.

2015eko Augustin Zubikarai saria irabazi zuen Miren Gorrotxategi Azkune idazle azpeitiarraren 33 ezkil lanean oinarritu da Imanol Rayo zine zuzendari iruindarra Hil kanpaiak filma egiteko. Gaur (irailak 24) goizean aurkeztu da Donostiako Zinemaldian, Zuzendari Berriak sailean hain zuzen ere. Besteak beste, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon González, Asier Hernández, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea, Kandido Uranga, Patricia López Arnaiz, Andrés Gertrúdix, Itxaso Arana dira aktoreak.

Ondarroako XV. Augustin Zubikarai Nobela Beka irabazita, idazle azpeitiarrak 2016an aurkeztu zuen 33 ezkil bere lehen eleberria. Udal ordezkarien iritziz albiste oso pozgarria da Augustin Zubikarai bezalako nobela beka lehiaketa batetik ateratako lan batek gero zinean ere nolabaiteko jarraipena edukitzea. “33 ezkil thriller bikaina da, eta seguru Hil kanpaiak filmak ere drama ilunaren tentsio eta emozio guztiak azaleratzen dituela”.

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea. Iturria: Donostiako Zinemaldiaren web orria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina