Urriaren 13tik 20ra Osasun Zentroan egin behar ziren gripearen aurkako txertaketak Txomin Agirre ikastolan egingo dira

0

Urriaren 13tik 20ra bitartean Ondarroako Osasun Zentroan aurreikusitako gripearen aurkako txertaketa guztiak Txomin Agirre ikastolara lekualdatu dira. Urriaren 13an hasiko da kanpaina, eta gutxienez urriaren 20ra artekoak (biak barne) Txomin Agirre ikastolan egingo dira.

Osasun Zentroak, udalaren laguntzarekin, Gotzaitegiaren baimena lortu du ikastolako zenbait gela erabiltzeko txertoak jartzeko: “herritarrak Osasun Zentroan elkartzea baino hobeto ikusi dugu eremu zabalago batera jo eta pilaketak saihestea; Txomin Agirre ikastolaren eraikinak aukera bikaina uzten digu horretarako”, esan du Eneritz Basurko Pagoaga alkateordeak.

Txertoa jartzera doazenak, ikastolako jolastokitik sartu behar dira: “beheko solairuko gela batean jarriko dira txertoak, eta ondoren beste gela batetik atera, jendea gurutzatzea saihesteko”. Udalak eta Osasun Zentroak azpimarratu dute garrantzitsua dela oso iladan daudenek distantzia mantentzea eta maskarila ondo jantzita edukitzea: “euria dagoenerako aterpea ere badauka eta hori garrantzitsua da zain dagoen jendearentzako”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina