Udal Arraun Egoitzako fatxada eraberritzeko lanetan hasi da udala

0

Ondarroako Udalak Arraun Egoitzako fatxada konpontzeari eta margotzeari ekin dio. Arraun Egoitza 1990ean eraiki zen eta gaur egun herriko kirolarien bilgune garrantzitsuenetakoa da.

Lanak martxan daude dagoeneko, fatxadaren lisaketarekin. Arraun Egoitzako fatxadak hezetasunak ditu eta urteen poderioz asko kaltetu da. Ondarroako Udalak, herriko beste eraikin publikoen kolore berarekin margotuko du Ondarroa Arraun Elkartearen etxea ere, Musika Plazako azpiko lokalek edota Antiguako Amako lokalek daukaten modu berean. Horrez gain, goiko aldean batzen diren euri urak bideratzeko modua ere ipiniko da.

Arraun egoitzako fatxada oso kaltetuta dago gaur egun

Arraun Elkarteak 160 arraunlari dauzka aurten. Harrobi sendoan oinarritutako nesken zein mutilen traineruak dira klubaren ikur, baina baita harrobi jendetsu eta sendoa ere. Halako mugimendua egonda klubean, udalak beharrezko inebertsiotzat jo du udal arraun egoitzaren kanpoko itxura guztiz aldatzea.

Fatxada horren margoketari jarraituz, Astilleruko aparkaleku estaliaren alboko fatxada ere kolore berarekin margotuko da, ibilgailuen sarreratik hasi eta aldapa amaieraraino.

Harrobia da Arraun Elkartearen muina. Argazkia: Ondarroa AE

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina