Magdalena kalea asfaltatzeko lanak hasiko dira datozen egunetan

0

Ondarroako Udalak Magdalena kalea asfaltatzeko lanei ekingo die datozen egunetan. Lanak hasteko egun zehatza oraindik ipintzeko badago ere, 2020a amaitu baino lehen aurreikusten da asfaltatze lanekin hastea. Goiko bihurgunetik hasi eta beheraino asfaltatuko da.

Data zehatza dagoenean udalak ohiko komunikabideen bidez jakinaraziko du, auzotarrak jakinaren gainean egon daitezen. Lanak egiteaz Lasuen enpresa arduratuko da.

Lanek irauten duten bitartean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, salbuespenak salbu. Arketa eta rejillen kota igo egin behar da asfaltatzen hasi aurretik; horrek euri urak hobeto bideratzen laguntzea da asmoa. Behin kalea prestatu eta kotak igotakoan, asfaltatze lanekin hasiko dira.

Asfaltatze lanek irauten duten egunetan kamioiak San Juan Txurru kaletik sartu eta aterako dira obra eremura, beraz, leku batzuetako ibilgailuak kendu egin beharko dira egun horietarako; Udaltzaingoak aurretiaz emango du kotxeak kentzeko agindua. “Kaleak konponketa beharra dauka, errepideko hainbat gunetan partxeak baitaude eta horri ekingo zaio hurrengo egunetan”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina