Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan egongo da hilean behin

0

Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak… Plastikozko tapoiak ere hemen utzi behar dira eta aurrerantzean ez dira udaletxeko bulegoetan batuko.

Hilabetean behin egingo da Alamedan, beti ordutegi berdinarekin: 09:00etatik 11:00etara. Herritarrek bertara eraman ditzakete edozein hondakin berezi, doan.

Traste zaharrak. Puntu hau ez da traste zaharrak batzeko lekua. Horretarako, zerbitzu berezia eskaintzen du Amankomunazgoak. Lea-Artibaiko edozein herritako biztanleen eskura dago zerbitzu hau. 900 10 48 78 telefono zenbakira deitu, hitzordua eskatu eta adostutako egunean traste zaharrak adostutako puntura atera daitezke. Hitzordurik gabe ezin dira etxeko traste zaharrak edukiontzien ondoan kalean utzi.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina