Covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak jarri dituzte gaur Artibai udal egoitzan

0

Gaur (urtarrilak 19) egoiliarren eta goiz horretan zeuden langileen txanda izan da. Gainontzeko langileek modu mailakatuan jasoko dute txertoaren lehen dosia, denek batera jaso ez dezaten. Gainontzeko langileek datorren martitzenean (urtarrilak 26) eta otsailaren 2an jasoko dute, Galdakao-Usansolo ospitalean. Pfizer txertoa jaso dute guztiek.

Txertaketa goizean egin da, gorabeherarik gabe. Pozik geratu dira langile zein egoiliarrak. Goizeko txandan zeuden langile guztiek jaso dute txertoa: zuzendariak, medikuak, erizain eta erizain laguntzaileek, garbitasunekoek, sukaldariak, mantenimendukoak, animatzaileek… Txertoaren bigarren dosia hiru aste barru jasoko dute. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du gaurko txertaketa pandemia latzaren erdian egondako albiste on bakanetakoa izan dela. “Beste behin ere gogoan eduki nahi dut egoitzako beharginen lana. Eskerrik asko!”. Egoiliar eta senideak edukitzen ari diren jarrera eta abegikortasuna ere azpimarratu nahi izan ditu.

Adituek gogorarazi dute bi txerto direla hartu beharrekoak Covid-19ari aurre egiteko, eta bigarrena hartu ostean hasten dela beti ere eragiten; lehenengoa hartu ostean bakarrik ez dauka koronabirusari aurre egiteko eraginik.

Langile bat txertoa jasotzen.

Egoiliar bat txertoa jasotzen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina