Arrigorriko txiringitoa ustiatzeko lehiaketa publikorako eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago martxoaren 22ra arte

0

Ondarroako Arrigorri hondartzako zerbitzugunea (txiringitoa) ustiatu nahi duten herritarrek martxoaren 22ra arteko epea daukate euren proposamenak aurkezteko. Aurten deialdia aurreratu egin da, lehiaketa irabazten duenak denbora gehiagoz eduki dezan txiringitoa ustiatzeko aukera: martxoaren 27tik irailaren 30era.

[IRAGARKI OFIZIALA: Arrigorriko zerbitzugunearen ustiapena]

Guztira 6 hilabeteko epean ustiatu ahalko da txiringitoa. Udal ordezkariek esan dute asmoa dela Aste Santurako txiringitoa erabilgarri egotea. Horretarako, martxoaren 22an eguerdiko 13:00ean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea eta martxoaren 27rako esleituta egongo da nori dagokion ustiaketa. Eskaini beharreko gutxienekoa 17.000 eurokoa da eta hortik beherako eskaintza guztiak baztertuak izango dira: “iazko diru kopuru berdina da. Aurten ere ez aldatzea erabaki dugu, nahiz eta denbora gehiagorako esleipena izan badakigulako Covid-19ak baldintzatutako uda sasoia izango dela”.

[IRAGARKI OFIZIALA: Arrigorriko zerbitzugunearen ustiapena]

Udalak, hainbat berrikuntza egin ditu txiringitoan iaztik. Biltegi berri bat dago, instalakuntza elektrikoa hobetu da eta oilaskoak erretzeko makina berri bat ere ipini da.

Lizitazioa, elektronikoki. Lizitazio honek bitarteko elektronikoen bidez bakarrik onartzen du eskaintza aurkeztea. Proposamenak beste edozein bidetatik aurkeztea lizitaziotik kanpo uzteko arrazoi izan daiteke. Horretarako:

  • 1.- Eskaintzak aurkeztuko dira Ondarroako udaleko kontratatzailearen profilean (Euskadiko Kontratazio Plataforman kokatua dago) lizitazio elektronikorako ageri den helbidean. Helbide hau arestian dago.
  • 2.- Jakinarazpenak agerraldi elektronikoaren sistemaren bidez egingo dira.

Alderdi teknikoei buruzko kontsultei erantzuteko kontaktua:

  • Helbide elektronikoa. miriondo@ondarroa.eus
  • Telefono zenbakia: 94.683.36.77

Alderdi juridikoei buruzko kontsultei erantzuteko kontaktua:

  • Helbide elektronikoa: glauzirika@ondarroa.eus
  • Telefono zenbakia: 94.683.36.74

[IRAGARKI OFIZIALA: Arrigorriko zerbitzugunearen ustiapena]

Arrigorri hondartza.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina