Martitzeneko euriteen ondorioz debekatuta dago bainua Arrigorri hondartzan, ecolli maila altua dela eta

0

Martitzenean (irailak 21) egindako euri jasen ondorioz debekatuta dago bainua Arrigorri hondartzan. Euri jasa horiek ecolli bakteriaren maila altua eragin dute Arrigorriko uretan, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko bainu eremuaren kontrol sanitariorako programaren esanetan.

Osasun Saila (Bizkaiko ordezkaritza): “Escherichia coli parametroa 1341/2007 Errege Dekretuak ezarritako mailak gainditu dira  laginketa puntuan  10462 NMP/100 mL emaitzarekin (muga 500 NMP/100 mL)”.

Martitzeneko euri jasen ondorioz, atzo egin zituzten neurketan Arrigorrin eta gaur eman dizkio emaitzak ezagutzera Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari. Bihar (irailak 24) jakingo dira emaitza berriak, gaur egindako neurketenak hain zuzen, beraz, emaitza horien berri izan arte bainua debekatuta egongo da.

Kutsatutako eremua “oso lokalizatuta” dagoela esan dute arduradunek eta hori dela eta espero dute hurrengo neurketetako emaitzak onak izatea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina