Abian da Ondarroako X. Nanoipuin lehiaketa

0

Azaroaren 2ra arte zabalik dago X. Nanoipuin lehiaketan parte hartzeko aukera. Aurten hamargarren aldiz antolatu du udalak azken urteetan hain emaitza ederrak eman dituen lehiaketa. 140 karakteretan mikroipuin bat. Hori da lehiaketaren xedea.

Parte hartzeko, nanoipuinak Ondarroako Udalaren euskara sailera bidali behar dira, posta elektronikoz: mrey@ondarroa.eus. Ezizen batez sinatuta bidali behar da nanoipuina, datu pertsonalekin batera, NAN zenbakia eta telefono zenbakia. Testua eta egilearen datuak, biak ala biak, posta elektronikoan bertan adierazi behar dira, aparteko agiririk erantsi gabe.

SARIAK:  Irabazlearentzat 400 euro, bigarren sarituarentzat 200 euro eta hirugarrenarentzat 100 euro. Sari banaketa ekitaldia Literatur Amuak ekimenaren baitan egingo da.

Zalantzaren bat izanez gero, informazio gehiago udal euskara saileko 946833669 telefono zenbakian edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina