3.798 kilo batu dira Danonartinen bilketa berezian; eskerrik asko!

0

Iragan asteburuan egindako janari bilketa berezian 3.798 kilo elikagai batu ziren eta oso pozik daude Danonartin elkarteko kideak. Iazko bilketan 3.546 kilo batu ziren, beraz, aurten, 252 kilo gehiago batu dira.

Danonartin elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie elikagai bilketan lagundu duten herriko janari denda guztiei, Lazkano Frutategiari, Ondarroako Gurutze Gorriari, Aurrera Kirol Elkarteari, Ondarroako Udalari eta nola ez, “eguraldi txarrarekin bilketa gauzatzea posible egin zuten boluntario guztiei. Mila esker benetan”.

Janaria eman duten herritar guztiei ere eskerrik beroenak eman nahi izan dizkie Danonartinek, ekarpen hori oso garrantzotsua izango baita elkartearen biltegiak bete eta beharrizana daukatenei laguntzen jarraitzeko.

Danonartineko biltegia, beteta, artxiboko irudi batean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina