Aste honetan hasiko dira Txori Errekako urbanizazio proiektuaren II.faseko lanak

0

Lan hauek Antzosoloko etxeen paretik hasi eta Txori Errekako 32.zenbakiraino doan tartean egingo dira. Helburua, besteak beste, etxe horietara gas hornikuntza eramatea da. Horrekin batera beste urbanizazio lan batzuk egiteko baliatuko da. Lanek 141.632,22 euroko aurrekontua daukate eta lau hilabete iraungo dute.

Aste honetan hasiko dira lanak, gaur (urtarrilak 17) Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuskapena pasa ondoren, lanek eragina izango baitute errepidean. Gas hornidura eramateko hoditeria gaur egun espaloia dagoen tokian joango da, hau da, behetik goranzkoan eskumako aldean. Hoditeria sartutakoan espaloia berritzeko eta bertako argiteria berritzeko aprobetxatuko da.

Lanek eragina izango dute errepidean eta ibilgailuen joan etorrian. Guztira 204 metroko luzeran egin behar dira lanak eta horregatik, 102 metroko bi tartetan banatuko dituzte lanak, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Mutrikurantz doan erreila trafikoarentzat moztuta egongo da eta zabalera horretan langileak eta oinezkoak ibiliko dira. Mutrikutik Ondarroaranzko erreilean, ostera, bi aldetarako norantza ezarriko da eta ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez erregulatuko da. Portuko paretik datozenentzako itxita egongo da Antzosoloko biribilgunea, eta beraz, Zubi Barriko biribilguneraino joan beharko dira Mutrikuko norantza hartzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina