Zundaketak egingo dituzte Kamiñazpi auzoko igogailu berria ipini behar duten lekuan

0

Ondarroako Udalak irisgarritasuna bermatzeko igogailua ipiniko du Kamiñazpi auzoaren goiko aldeko etxeetara iristeko eta horregatik aurretiazko lanak egiteko unea da orain. Eguenean (martxoak 18) eta barikuan (martxoak 19) zundaketak egingo dituzte inguruetan.

Guztira hiru zundaketa egingo dituzte beste hainbeste puntutan, zoruaren azpian zer eta zelako egoeran dagoen aztertzeko.

Zundaketak egingo dituzten puntuetako bat.

Geolarrea enpresak aurreratu duenez lanek egun eta erdi edo bi egun iraungo dituzte. Eguena orduko Kamiñazpiko 46, 48 eta 50 zenbakien inguruetan aparkatuta dauden autoak kendu egin beharko dira, lanak egin ahal izateko eta makineriaren igarobidea errazteko.

Proiektua finkatzen denean eta lanak hasi aurretik, udalak auzotar guztiei erakutsiko die igogailuaren proiektua eta informazio guztia eta azalpenak helaraziko zaizkie bizilagunei. Eneritz Basurko Pagoaga hirigintza zinegotziak aitortu du igogailu hau funtsezko azpiegitura izango dela eremu horretan dauden 108 etxebizitzetara irisgarritasuna errazteko. “Eremu horretan bi gako daude igogailu berri hau egiteko: lehenengoa, fisikoki ez dela irisgarria, eskailerak eta aldapa gogorrak daudelako, oinezkoek autoekin elkarbanatuta gainera, eta bestetik inguru horretan bizi direnen bataz besteko adina altua dela”.

Kamiñazpiko goiko aldeko etxeetarako irisgarritasuna oso zaila da, aldapa handiak eta eskailerak baitaude.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina