2022ko Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Ondarroako Udalak, irailaren 31ra arte. Beka irabazten duen proiektuak nobela bat argitaratuko du Elkar argitaletxearen eskutik.
Urteak dira Ondarroako Udala eta Elkar argitaletxea eskutik ari direna nobela beka lehiaketa hau antolatzen. Iazko saria, hogeitabatgarrena, Mikel Alvarezek eskuratu zuen. Lanak, irailaren 30a baino lehen entregatu behar dira mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan, oinarrietan jasota dagoen moduan.
Irakurri oinarriak hemen: OINARRIAK.
Bekaren irabazleak, nobela argitaratzeko aukera izateaz gain, 6.000 euroko saria ere jasoko du Ondarroako Udalaren eskutik.
Arantza Atxurra Euskara zinegotziaren iritziz euskal idazleen harrobi eta inpultso lana egoteko behar beharrezkoak dira horrelako egitasmoak: “idazleen lana sustatu behar dugu erakunde publikoetatik. Askotan, idazle hasi berriak dira edo horrelako sariketei esker argitaratzen dituzte euren lehen nobelak. Ikaragarria da Augustin Zubikarai nobela beka irabazi duten idazle askok gerora izan duten bilakaera. Oso pozik gaude hogeitabigarren aldiz Ondarroako Udalak egitasmo hau antolatzeaz”.