Irisgarritasuna bermatzeko pasabideak ipiniko dira Iparragirreko igogailuraino eta korretatik Pedro Mari Unanue enparantzara

0

Irisgarritasun baldintzak hobetzeko zereginean, udalak herriko beste bi puntutan ere bide irisgarriak sortuko ditu: Beikozini paretik Iparragirreko igogailura bidean eta korretatik Pedro Mari Unanue enparantzarako tartean.

Bi eremu horietan ezin da kalearen zabalera osoko lanik egin une honetan, alde batetik Alde Zaharreko eremuak direlako, eta bestetik zoru horren azpitik hainbat hornidura hodi doazelako, baina horren ordez, eta irisgarritasuna bermatzeko, kalearen erdian bide irisgarriak zabalduko dira: ”Kale erdian luzatuko den karreju bat izango da, Pixape kaleko baldosa berdinarekin, gurpildun aulkiekin eta antzekoekin arazorik gabe mugitu ahal izateko”. Lanak azaroan egingo dira.

Inguruko bizilagunen eskarietatik abiatuta eta Irisgarritasun Planean eta Ondarru Lagunkoia proiektuetan oinarriturik egingo dira lanak. «Herritarren irisgarritasun arazoei irtenbidea ematen ari gara, apurka-apurka. “Ez du zentzurik igogailu bat edukitzeak bertarainoko bidea ez bada irisgarria” adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak . Eta beste hainbeste korretatik elizarainoko bidean».

Korretatik P.M. Unanue enparantzara egingo da irisgarria izango den pasabideetako bat, egun dagoen adokina saihesteko.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina