Abenduaren 27, 28 eta 29an egongo dira eskuragarri Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak

0

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuna egongo da Ondarroan urtarrilaren 4an, 18:00etan, Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Sarrerak, abenduaren 27tik 29ra egongo dira eskuragarri, Turismo Bulegoan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Sarrera guztiak Turismo Bulegoan erosi beharko dira, bain ikastetxeetan izena eman duten herritarrenak eta baita izena eman gabe erosi nahi dituzten herritarrenak ere. Guztiek izango dute prezio bera: 5€. Ikusleek bi aukera izango dituzte sarrerak aukeratzeko orduan: kantxako sarrerak edo harmailetakoak.

Udalak, ahalik eta ume gehienek ikuskizunaz gozatzeko aukera izateko asmoarekin, hiruzpalau umeko heldu bat joatea gomendatzen du.

Salduko diren sarrerez gain, Ondarroako Udalak hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu sare sozialen bitartez.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina