Inauterietan denda eta tabernak apaintzeko lehiaketa antolatuko da berriro aurten

0

Pandemia zela eta bertan behera geratu zen eta aurten berriro antolatuko du udaleko kultur sailak dendak eta tabernak antolatzeko lehiaketa. Ondarroako edozein denda edo tabernak parte hartu dezake lehiaketan, baina izena eman behar da aurretiaz.

Ezinbestekoa da izena ematea 2023ko otsailaren 17a 14:00 baino lehenago. Izena emateko Udal kultura sailera mezu bat bidali behar da: kulturaetakirola@ondarroa.eus. Otsailaren 18ko (zapatua) 19:00etarako egon beharko da apainduta dendako eskaparatea edo taberna, epaimahaiak ikusi eta baloratu ahal izan dezan egindako lana. Inauterietako gaiekin bat egitea, establezimendu bakoitzaren produktuak nola apaindu diren, egindako lana, originaltasuna eta txukuntasuna hartuko dira kontuan sariak ematerako orduan. Hauek izango dira sariak: trofeoa eta 500,00€ erosketa-txartela herriko establezimenduetan gastatzeko taberna irabazlearentzat eta trofeoa eta 300,00€ erosketa-txartela herriko establezimenduetan gastatzeko erakusleiho onenarentzat. Horiez gain, lehiaketa bakoitzean 100,00€ko aipamen bana egongo da erosketa-txarteletan herriko establezimenduetan gastatzeko.

Epaimahaia udalak aurretiaz aukeratutako pertsonek osatuko dute.

Vitoria optikako erakusleihoa, 2020an.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina