Hasi dira aurtengo bi muralak egiten Kamiñazpin

0

Kamiñazpi auzoan aire libreko museoa egiten hasi zen iaz udala, eta jarraipena izaten ari da orain. Lian muralgileak iaz egindako lanak jarraipena dauka orain beste bi eraikinetako fatxadetan: Kamiñazpi 31 eta Kamiñazpi 35 atarietako fatxadetan hain zuzen.

Lian bera da orain bi mural berri hauek egiten ari diren artistak koordinatzeaz arduratzen ari dena, udalaren gidaritzapean. Muralak egiten ari diren artistak Djoels eta Sabotajealmontaje dira. Djoels, Kamiñazpi 31ko murala egiten ari den artista flandiarra da (Lianek egindako Saregileak muralaren justu aurrean). Sabotajealmontaje kanariarra da, eta 35. atariko hormakoa ari da egiten. Hemen daude bi artisten web orriak: sabotajealmontaje.com eta djoelsink.com

Oraingo honetan, muraletan zer egin erabakitzeko, erresidentzia artistiko bat antolatu du udalak. Hau da, kontratatutako bi artistek azken bi asteak eman dituzte Ondarroan, herriko txokoak, kultura, izatea, hizkera eta abar ezagutzen, Lianen beraren eskutik, eta hortik jaso duten guztian oinarrituta egingo dituzte bi muralak. Aurreikuspenen arabera hilabetea amaitu orduko prest izango dituzte bi muralak.

Djoels artista, bere murala egiten hasi baino lehen, hormaren aurrean.

Argazkia: Instagram/@Djoels_grafitti_paint

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina