Janari bilketa berezia egingo du Danonartinek azaroaren 24an eta 25ean, eta boluntarioak behar ditu

0

Danonartin elkarteak elikagaiak batzeko bilketa berezia egingo du azaroaren 24an eta 25ean.

Elikagaien Bankuek data honetan egin ohi dituzte bilketak eta Danonartinek ere data hauek baliatu ditu herritarrentzako bilketa egiteko. Janari bilketa egiteko boluntarioak ere behar dira. Boluntario gisa laguntzeko prest daudenek danonartin@hotmail.com posta elektronikora idatzi behar dute edo elkarteko kideren bati laguntzeko prest daudela esan. Bilketa herriko janari denden atarietan egingo da, betiko legez: Artabideko Mertxe, Txist, Berdura Plazako Bikiak, Sabai (Lore), Kaleandiko Ana, Zaton eta Iturribarri eta Artako Eroski.

Bilketan edozein elikagai izango da ongi etorria, baina bereziki hauek biltzeko deia egin dute: lekaleak, arroza, esnea, tomatea, olioa eta kontserba latak. Horrez gain konpresak eramateko ere eskatu dute. Ondarroako Danonartin elkartea inoiz baino herritar gehiagori ari da laguntza ematen eta herritarrei ere orain arte bezala elkartasunez jokatzeko eskatu die.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina