Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Ez gara jaitsiko ikuskizuna’, urtarrilaren 4an Ondarroan

0

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ez gara jaitsiko! ikuskizuna egongo da Ondarroan urtarrilaren 4an, 18:00etan, Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Sarrerak, abenduaren 27tik 29ra egongo dira eskuragarri, Turismo Bulegoan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Ez gara jaitsiko! ikuskizuna Leire Bilbao idazle ondarrutarraren hitzetan oinarritzen da.

Sarrera guztiak Turismo Bulegoan erosi beharko dira, bai ikastetxeetan izena eman duten herritarrenak eta baita izena eman gabe erosi nahi dituzten herritarrenak ere. Guztiek izango dute prezio bera: 5€. Ikusleek bi aukera izango dituzte sarrerak aukeratzeko orduan: kantxako sarrerak edo harmailetakoak. Ikastetxeetan erreserba egin baina aipatutako hiru egun horietan Turismo Bulegoan jasotzen ez diren sarrerak publiko orokorrarentzako salmentara aterako dira.

Udalak, ahalik eta ume gehienek ikuskizunaz gozatzeko aukera izateko asmoarekin, hiruzpalau umeko heldu bat joatea gomendatzen du.

Salduko diren sarrerez gain, Ondarroako Udalak hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu sare sozialen bitartez.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina