Kamiñazpiko bi mural berriak, Munduko onenak izateko hautagai

0

Street Art Cities plataformak 2023an Munduan egin diren 50 mural onenak aukeratu ditu, urteko onena zein izan den bozketa bidez aukeratzeko, eta Kamiñazpin iaz egindako biak daude izendatuta: Maías Mata (Sabotaje al Montaje) artistarena eta Djoelsena.

Lianen Saregileak muralak iaz lortutako hirugarren postuak asko hauspotu du udalaren Kamiñazpiko Aire Libreko Museoa, eta iazkoak bigarren eta hirugarren artelanak dira. Aurten, beste mural bi egingo dira, erresidentzia artistiko bidez, hau da, 15 bat egun Ondarroan igaro eta hautemandakoan oinarritutako lanak egingo dituzte, aipatutako hiru artisten egin bezala.

Sabotaje al Montaje Kanariar Uharteetako (Espainia) artista da eta 1990az geroztik dabil horretan. Herriaren idiosinkrasia erakusten duen artelana margotu zuen, erresidentzia artistikoa egin zuenean herritik eta herritarrengandik jasotakoa islatuz. Djoels artista flandiarrak ere antzeko prozesua burutu zuen, baina kasu honetan, nahiago izan zuen Gabriel Arrizabalagarengan islatu jasotako guztia, gaur egun maketagilea den arrantzale ohi baten erretratua irudikatuz.

BOZKETAN NOLA PARTE HARTU:

  • Jaitsi zure mugikorrean STREET ART CITIES appa.
  • Sartu bozketa egiteko atalean (Street Art Awards 2023).
  • Aukeratu Ondarroako muralak eta bozkatu!
  • Amaitzeko, zure posta elektronikoa idatzi behar duzu, bozka eman izanaren baieztapena bertan jasotzeko.
Lianen eta Djoelsen muralak, aurrez-aurre, Kamiñazpin.
Djoels eta Gabriel, muralaren aurrean.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina