Pauso eta Salto! gazte udalekua antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak

0

Usurbiletik Arantzarako ibilbidea egingo du Puaso eta Salto udalekuak ekainaren 26tik 30era eta 14 eta 18 urteko gazteei zuzenduta dago. Izen ematea martxoaren 31a arte egin daiteke.

Elkar ezagutzeaz eta ongi pasatzeaz gain, elkargune horren balio nagusietakoa da gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatzea eta ahalduntzea. Euskaraz bizi diren gazteak “inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da topaketa hauekin”.

Hemen duzue iragartzeko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=F2n16IWwjBs#action=share

Eta hemen, berriz, informazio osagarria: