Gaur (abenduak 18) eta bihar (abenduak 19) aurreikusita dauden haize boladak direla eta alerta egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak: alerta horia gaurko eta laranja, berriz, biharko. Hori dela eta Ondarroako Udalak arretaz jokatzeko eta gomendioei jarraitzeko deia luzatu du.
- Itxi ateak eta lehioak eta finkatu ondo toldoak edo antzeko gauzak.
- Kendu balkoietatik lorontziak eta kalera erortzeko arriskuan egon daitezkeen gainerakoak.
- Finkatu eta aseguratu ondo andamioak eta obrako kontuan. Kontuz garaiera handiko garabiekin.
- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren eraikinen aurrean bazaude.
Herriko kaleetan arazoren edo arriskuren bat ikusiz gero abisatu Udaltzaingoari lehenbailehen: 94-6833673.
HONEKIN LOTUTA: