Udalak gogorarazi nahi du kaleko katuei jaten ematea debekatuta dagoela

0

Kaleko katuei jaten ematen dietenek ez dute asmo txarrarekin egiten, baina janari horrek kalean uzten dituen arrastoak arratoi eta intsektu gehiago erakartzen ditu alde batetik, eta goserik ez daukatenez katuek arratoiak ez uxatzea eragiten du bestetik. Kexak jaso dira San Juan Txurru, Iperkale eta Pixapetik, herritar batzuek katuei janaria ematen dietelako.

Ondarroako Udalak gogora ekarri nahi du debekatuta dagoela kaleko katuei jaten ematea. Zenbait herritarrek euren kexa azaldu dute etxe inguruan agertu zaizkien arratoi edo intsektuak direla eta, gehienetan kalean dauden janari arrastoek edo edukiontzietatik kanpo utzitako zakar poltsek erakarrita. Beste alde batetik, katuek pertsonengandik zuzenean janaria hartzeak, beharra dutenean pertsonengana hurbilarazten ditu katuak eta gogorarazten da katu horiek ez daukatela inongo osasun irizpide minimorik, horrek suposatu lezakeenarekin.

Arratoi edo intsektu plagak deuseztatzeko udalak enpresa bat dauka kontratatuta, halako kontrolak egiteko enpresa baimendu espezializatua, eta herritarren kexak daudenean beraiek arduratzen dira arazoaz. Otsailaren 21ean (ostirala) egin dute azken ikuskaritza.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina