Herriko boluntarioak, ondarrutarrei laguntzen ari diren 50 lagun; mila esker!

0

Ondarroako Udalaren deiari erantzunez 50 ondarrutar ari dira kalez-kale herriko nagusiei egunerokoan laguntzen: erosketak egin, ogia erosi, zamarrak atera, farmaziatik botikak ekarri… Nagusiak etxean daude seguruen eta boluntarioen lanari esker ez daukate etxetik atera beharrik ere. Elkartasun keinu ikaragarria da boluntarioak egiten ari direna, ezinbestekoa Ondarroako nagusiak zaintzeko.

Elkartasuna da larrialdi egoeretan elkarri laguntzeko giltza, eta Ondarroa herri solidarioa dela ikusten ari gara orain ere. Nagusiek udaletxeko 608 22 97 95 telefono zenbakira deitu, zer behar duten esan eta han joaten dira kale horretako boluntarioak, esku bat botatzera.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea harro dago herritarrak egiten ari direnarekin: “hemen gauza bat dago argi: momentu gogorretan ikusten da zer nolako herria garen. Badakigu pertsona nagusiak direla herriko altxorretako bat, eta laguntza eskatu genuenean jendeak segidan erantzun zuen”. Laguntzaile sareko kide izan nahi dutenentzako ere 608 22 97 95 telefono zenbakia dago erabilgarri. Deitu, izena eman eta izan herritarren sareko boluntario! Boluntario lanetan ari direnen esanetan “asko betetzen du halako lana egiteak, behar dutena etxera eramaten diegunean adineko jendeak edukitzen duen eskertzeko desio hori gauza ederra da”.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina