Turismo Bulegoa eta Kofradia Zaharra zabalik daude eta Txomin Agirre udal liburutegia bihar zabalduko da

0

Larrialdi egoera kudeatzeko Koordinazio Mahaiak asteleheneko bileran hartu zituen erabakiei jarraituz, atzo (ekainak 9) zabaldu ziren Turismo Bulegoa eta Kofradia Zaharreko bi gelak. Txomin Agirre udal liburutegia bihar (ekainak 11) zabalduko da. Zaldupe udal kiroldegia zabaltzeko data ekainaren 22an aurreikusten da.

Instalakuntzak zabaltzeko araudi guzti hauek aldatuz joan ahal dira Covid-19ak eragindako egoera aldatzen doan heinean.

TURISMO BULEGOA

Turismo Bulegoa atzo (ekainak 9) zabaldu zen. Zerbitzua normaltasunez eskaintzen du. Astelehenera arte (ekainak 15) neguko ordutegiarekin funtzionatuko du: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Astelehenetik aurrera udako ordutegiarekin hasiko da 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik. Egunero egongo da zabalik.

KOFRADIA ZAHARRA

Kofradia Zaharreko bi gelak ere erabilgarri daude dagoeneko, baina hauen kasuan, erabilera hauek zorrotzak izango dira. Egunean ekitaldi bakarra egin ahalko da areto bakoitzean, sartu aurretik tenperatura hartu beharko da eta eskuak garbitu. Aforoa %60koa izango da, hau da, 36 pertsonakoa, eta guztiak eserita eta distantziak mantenduz.
Kofradia Zaharra erabiltzeko erreserba egin beharko da, ohiko bideetatik: Turismo Bulegoan, turismobulegoa@ondarroa.eus posta elektronikoan edo 946831951 telefono zenbakian.

[IRAKURRI HEMEN KOFRADIA ZAHARRA ERABILTZEKO UDAL BANDOA]

TXOMIN AGIRRE UDAL LIBURUTEGIA

Txomin Agirre udal liburutegiko ikaslekua bihar (ekainak 11) zabalduko da. Mailegu zerbitzuak ere orain arte bezala jarraituko du. Astelehenetik barikura egongo da zabalik, ohiko ordutegian: 9:30etik 13:00era goizez eta 15:30etik 20:00etara arratsaldez. Liburutegi arteko mailegu zerbitzua ekainaren 15etik aurrera jarriko da martxan.

  • Lotura honetan aurkitu daiteke udal liburutegian maileguan eskatzeko eskuragarri dagoen materiala: KLIKATU HEMEN.

Ikasgela zerbitzua martxan egongo da bihartik aurrera, baina aforoa mugatua edukiko du %60ra, hau da, 9 lagun egon ahalko dira ikasgela barruan eta 6 ikasgelatik kanpo. Bakoitza bere mahaian eta ikasleen artean segurtasun tarteak mantenduz. Aforoa mugatua denez, ikastera joateko lekuak erreserbatu egin beharko dira, liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan edo 946833343 telefono zenbakian. Pertsona bakoitzak aldi berean bi egunetako erreserba egin ahalko du. Horrez gain, egun bakoitzean turno bakarra erabili ahalko da, eta lekua egonez gero, bigarren txandaren erabilera ere egin ahalko du ikasle berdinak.

Egunean bi aldiz garbituko da udal liburutegia, eguerdian eta iluntzean, eta horren arabera antolatu dira txandak, ahalik eta ikasle gehienei ikastokia erabiltzeko aukera emateko. Ikasleak, dagokion zenbakia duen mahaian eseri beharko dira eta goiz erdian leku hori libre geratzen bada ere, hurrengo txandara arte ezingo da leku horretan inor jarri, eguerdian garbitu arte.

[IRAKURRI HEMEN UDAL LIBURUTEGIA ERABILTZEKO UDAL BANDOA]

Ez dira egongo erabilgarri honako hauek: haur liburutegia, hemeroteka, liburuen apalak, ordenagailuak eta liburutegien arteko mailegu zerbitzua (azken hau ekainaren 15era arte).

ETXELILA EMAKUMIN TOPALEKU

Etxelila Emakumin Topalekuk itxita jarraitzen du oraindik, baina horrek ez du esan nahi eskaintzarik ez daukanik. Konfinamendua hasi zenetik egin bezala Jabekuntza Eskolaki ikastaroek aurrera jarraitzen dute.

  • Irakurri hemen Orka Maris ikastaroari buruzko informazioa: KLIKATU HEMEN.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina