Trafiko ordenantza berria idazten ari da udala eta azaroaren 12ra arte ekarpenak egiteko aukera daukate herritarrek

0

Ondarroako Udala trafikoa arautzeko ordenantza berria idazten ari da. Antolaketa batzordetik pasa ostean, eta Udaltzaingo eta hirigintza sailekin, Zatozte Ondarroako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin eta bi udal taldeen artean landu ostean, herritarrei ordenantzaren zirriborroa erakutsi eta ekarpenak egiteko epea zabaldu da, azaroaren 12ko 14:00ak arte.

[IRAKURRI HEMEN ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA]

Udaltzaingoa arduratu da ordenantza berri honen inguruko lanketa sakona egiteaz eta zirriborroa idazteaz, egunerokotasunean eta etorkizuneko erronketan oinarrituta.

Iradokizunak egin nahi dituzten herritarrek Udal Erregistro Orokorraren bitartez egin beharko dute, presentzialki edo orokorra@ondarroa.eus posta elektronikoaren bitartez.

[IRAKURRI HEMEN ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA]

Trafikoa arautzeko ordenantza berri honek atal desberdinak dauzka, herrian eta herriko bideetan ematen diren arazoei irtenbidea emateko asmoarekin, tartean aparkalekuei: “barruko bideen erabilera zehaztu, aparkalekuak modu zuzenean banatzeko arauak eman, bizikleten, patineteen eta abarren zirkulazio-arauak, udalaren titulartasuneko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zigortzea eta lehentasunezko arreta behar duten bideen erabilera zehaztea eta arautzea dira ordenantza berri honen helburuak.

Trafiko ordenantza proposamen hau, herritarren ekarpenak jaso ostean, udalbatzak berretsi beharko du.

[IRAKURRI HEMEN ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina