Portua zabalik egongo da asteburuan ibilgailuak aparkatzeko

0

Ondarroako Udalaren eskariz Portu Zuzendaritzak portuko aparkalekua zabalduko du zapatuan eta domekan. Galiza Etxeak antolatutako Karmengo jaiak direla eta jendeari herrian bertan aparkalekua aurkitzeko erraztasunak eman nahi izan zaizkio horrela.

Beti bezala, bai jaiez eta baita herriaz eta hondartzaz gozatzera datozenei garraio publikoa erabiltzeko deia egiten die Ondarroako Udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina