- ekitaldia hau amaitu da.
‘Memoria eraikiz’ zentzumen esperientzia ikuskizuna
2021-02-05 @ 18:00 - 21:00
FreeMemoria Eraikiz emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsa eta testigantzak biltzen dituen memoria kolektiboaren eraikuntza indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa lantzeko apustua da, Mugarik Gabe elkartearen eskutik. Ondarroako Udalak hiru saio antolatu ditu herritarrak esperientzia honetan murgiltzeko. Otsailaren 5ean izango dira hiru saioak, Beikozinin, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Izena Etxelilan eman behar da (doakoa da), bihartik (urtarrilak 26) aurrera. Aforoa mugatuta dago, saio bakoitza 14 lagunentzako.