Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Txuma Murugarrenen diska berriaren aurkezpena Beikozinin

2016-11-11 @ 23:00 - 23:55

Zerbait ari da gertatzen, hor (Gaztelupeko Hotsak) Txumaren bakarkako zazpigarren diskoa da bart Donostian aurkeztutakoa. Txumaren ezaugarri izan dan melodia bazterrean itxi eta disko lakatza, heldua, entzunaldi bat baino gehiago behar dituana sortu dau. Disko heldua baina ez heldutasuna helmuga lez ulertua, geltoki moduan baino.

Ohikoa dan lez, Txumak berak sortu ditu disko barriko musika eta berba guztiak.

Danetarik dago disko barian; erdi tempoko poparen, rockaren eremua bere egin dau Txumak; baina badira ñabardura gehiago. Country-folk anglosaxoiaren lurraldera arrimetan da zenbaitetan; zein ederrak Gaizka Isunzagaz (Audience) egindako duoak Dirua falta zaigu-n; Power poparen eta post-rockaren oihartzunak (Apurrak galtzetan), blues gaurkotua (Bagoaz hemendik), uriko klub batetik ateratakoa emoten dauen pop-rocka (Egun handia eta Uda usaina)… eta diskoari amaierea emoten deutson Poz biribila poperoa.

Txuma ez dago bakarrik disko honetan, azken urteotan bere taldekide diran Natxo Beltran (Bateria), Rafa Aceves (Pianoa eta tekladuak), Miguel Ramirez (Gitarristea) eta Ekaitz Hernandez (Baxua) izan ditu alboan eta sekulako babesa eta indarra emon deutsie.

Azkeneko bi urteotan Mutrikun bizi da Murugarren, eta hango AME estudioan grabau dau diskoa Axular Arizmendigaz. Arizmendik diskoaren kontzeptua oso ondo ulertu dauela uste dau kantariak, kontzeptua narrazinoan eta taldearen kohesinoan baitago.

Kolaboratzaileak be izan ditu Txuma Murugarrenek disko barri honetan: Gaizka Insunza (Audience), Asier Ituarte (tronboia) eta Angel Unzu (gitarra akustikoa).

Xehetasunak

Data:
2016-11-11
Ordua:
23:00 - 23:55