Datorren astean herri batzarrak egingo ditu Ondarroako Udalak herritarrekin

0

Udalaren egoera eta aurrera begirako erronka eta helburuak herritarrekin partekatzeko saioak antolatu ditu Udal Gobernuak. Kamiñaldeko ezbeharra amaitzeko bidean jarrita, aurrera begira jarri nahi du udalak, eta hori herritarrekin batera egin ahal izateko informazioa modu garden eta gertukoan zabaltzea proposatzen du.

Udalaren egoera zein den azalduta, herritarrek aukera izango dute nahi beste galdera eta proposamen lutzatzeko, modu honetan, komunikazioa bi aldetakoa izan dadin.

Hauek dira deialdiak:

  • Martxoaren 5ean 19:00etan, Kamiñalde eta Parte Zaharreko bizilagunekin (Kofradia Zaharrean)
  • Martxoaren 7an 19:00etan, Artabide eta Antiguako Amako bizilagunekin (Zahar egoitzan)
  • Martxoaren 14an 19:00etan, Astillero inguruko bizilagunak (Kofradia Zaharrean)
  • Martxoaren 21an 19:00etan, Kamiñazpiko bizilagunak (Alkoholzale Anonimoak-en lokalean)
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina