Herri Busak udako ordutegia edukiko du ekainaren 15etik aurrera

0

Herri Busak udako ordutegia edukiko du ekainaren 15etik (astelehena) aurrera. Egun horretan hasten da ofizialki hondartza denboraldia, beraz, egun horretan jarriko da martxan udako ordutegia ere.

Ordutegi berria antolatzerakoan bi faktore hartu dira kontuan: alde batetik, herritarrei hondartzara joateko eskaintzen dien zerbitzua, eta bestetik, Covid-19ak sortutako larrialdi egoerak garraio publikoan ezarritako mugak. Gogorarazi behar da Herri Busean joateko behar-beharrezkoa izango dela maskarila erabiltzea, eta erabiltzaile kopurua momentu horretan gauden faseak ezarritako araudiaren araberakoa izango dela. Araudi hori Gobernuak ezartzen du dekretuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina