Herribus zerbitzuak aldaketatxo bat edukiko du urtarriletik aurrera eguneko lehen bidaian

0

Herribusak aldaketatxo bat edukiko du urte berriarekin batera egunean egiten duen lehen bidaian. Urtarriletik aurrera  08:00etan egingo du lehen bidaia, Artatik hasi eta Ibaiondoraino.

Covid-19ak eragindako krisiak eta diru sarrerak gutxitzeak, oinarrizko zerbitzuetan ere moldaketak egitera behartu dute udala, eta horregatik erabaki da goizeko lehen bidaia horretan aldaketatxo hori egitea: “aldaketa zein zerbitzutan ematerakoan bi gauza hartu ditugu kontuan: alde batetik bidaiari gehien ibiltzen diren orduetako bat ez izatea, eta bestetik, Osasun Zentrora joateko zerbitzuan kalterik ez eragitea”, esna dute udal ordezkariek. Horrez gain, azpimarratu dute lehen bidaia Artan hastearen arrazoia “hurrengo bidai guztiak norabide eta ordutegi berdinetan mantentzea” dela, herritarrei ahalik eta aldaketa gutxien suposa diezaion.

Zerbitzu bereziak. Udalak gogorarazi nahi du 2020ko abenduaren 24an (Gabon Eguna) eta abenduaren 31n (Gabonzahar eguna) zerbitzua 07:50etik 13:40era izango dela. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ez da zerbitzurik egongo.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina