MAIATZAK 17: LGTBIQA+ fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

0

30 urte dira, 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela. Ordutik, maiatzaren 17ak oso balio esanguratsua du lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat, kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako eta eskubideen aldeko jardueren ardatz katalizatzailea da eta.

Ondarroako Udaletik, maiatzaren 17an, herri inklusiboa aldarrikatu nahi dugu, jendarte zaintzaile eta proaktiboa, LGTBI+ kolektiboak oraindik aurre egin behar dien diskriminazio planoen aurkako borrokan eta eskubideak lortzearen alde ahaleginak batuko dituena. Ekintza zehatzen bitartez sexu- eta genero-aniztasuna agenda publikoan txertatzeko konpromisoa berresten dugu Udaletik, eta LGTBI pertsonen kontrako estigmatizatzea eta indarkeriari aurre egiteko inplikazioa.

Horregatik, azken urteetan bezala, COVID-19aren ondorioz etxean erdi konfinaturik gaudela, berdin jarraituko dugu salatzen sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak sortarazten dituen erasoak.

Izan ere, orain bizi dugun osasun krisi honetan, etxeetan egotera behartuta gaude, denon osasuna bermatzeko, guztion artean elkar zaintzeko. Baina etxean egoteak ez du esan nahi pertsona oro seguru eta zainduta dagoenik, are gehiago, egon badaude indarkeria beraien familiarengandik pairatzen dutenak. LGTBIQA+ pertsonek askotan egoera hau bizi dute, eta lau hormen intimitatean oso zaila da pertsona hauei elkartasuna adieraztea.

Horregatik, aurten ere, Hezkidetza Egitasmoaren bitartez, bereziki indarkeria egoeran dauden pertsonei babesa emateko deia luzatzen diegu herritarrei, Ondarroak aniztasuna harrotasunez bizi duela adierazteko eta indarkeriaren horma konplize horiek suntsituz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina